50 urte ez da ezer… Zorionak laztan!

Hau irakurtzen bazaude urriaren 31an gaude eta gaur 50 urte betetzen dituzu.

Zifra potentea da, 50 urtetakoa; bizitzaren erdia gutxi gora behera, egindakoari buruzko balantzea egiteko aukera, etorkizunera begira beste amets asko martxan joateko garaia, eta agian ere, orain arteko beste ohitura edo aukera batzuk baztertzeko unea.
Agian oraindik ez duzu guzti hau planteatu.

50 urte; ia zure bizitzaren erdia elkarrekin eman dugu, bide horretan gaude. Helduko gara? Horrela gustatuko litzaidake.

bikotea eta maitasuna

Urte hauetan gauza asko egin ditugu elkarrekin. Eta gehiago egingo ditugula espero dut; plan berriak, dibertigarriak, atseginak eta gustokoak asmatzeko gai izan gaitezen eskatzen dut. Besterik ez.

Ilusioa badugu aurrera aterako gara. Garai hobeago eta txarragoak etorriko zaizkigu, badakit. Baina aurrera egingo diegu elkarrekin, ez duzu uste?

50 urte. 50 milioi muxu eta besakada baino gehiago merezi dituzu. Eta emateko denbora ematea espero dut. 50 zorion, laztan. Maite zaitut!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s