Gabon kanta

Ez naiz oso gabon zalea. Ez dut sinisten gaur egungo gabonetako kontzeptuan. Ez ditut atsegin gabonetako aitxakiarekin sinistarazi egiten dizkiguten baloreak: familia pozik eta elkartuta egon behar duela, inoiz baino atseginagoa izan behar dugula halabeharrez gure ingurukoekin…

Niretzat Gabonak beste gauza bat dira; edo izan beharko luke.

Ez da logikoagoa urte osoan zehar jarrera zuzenago bat izatea eta ez egun batzuetarako kanpaina gisa hartzea?

Baina Olentzeroan sinisten dut, hori bai. Olentzero pagano eta erlijioaren kutsutik urrun. Olentzero jatuna, moskorra, kantaria, alaia eta basatia. Hori atsegin dut!

Edozein kasutan, gabon kanta batzuk atsegin ditut. Eta kantatzea baita ere!

Hemen gabon kanta batzuk.
Bata euskalduna, gurea; niretzat oso berezia dena eta zentzu handia daukana. kasu honetan koru batek kantatuta, estilo tradizionalean.

Bestea nazioarteko kanta bat, lagun talde berezi batek kantatuta: Playing For Change Bandek kantatzen duen “Low Down Dirty Christmas”. Talde honetan munduan zehar leku ezberdinetan dauden kaleko musikari eta kantariak elkartzen dira.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s