Noizbait, Ken Zazpi taldea

Ken Zazpi taldearen Noizbait kanta bereziki atsegin dut. 2007ko Argiak diskoan argitaratuta, taldearen bilakaeran oso garrantzitsua izan zen diskoa. Kanta honek ere, urteak pasata ere, ez du oihartzunik galdu eta, are gehiago, oraintsu taldeak burututako Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin egitasmoan, Noizbait ere zerrendan egon da eta horren bertsio orkestala ere zoragarria izan da.

Hemen kanta horren garaiko bideoa:

Eta hau da kantaren letra:

” Isiltasunak non zauden galdetzen dit noiznahi
zure izena mila aldiz oihukatuz noiznahi
egutegiko orriak aurpegiratu dit
zenbat gau pasatu dudan itzarrik
zu ez zadenetik

Aska gaitezen malkoz esan zenidan noizbait
izango dugu gure aukera seguru noizbait
geroztik noraezean barneko ekaitzetan
arraunean ibiltzen naiz zure mezu baten zain

Bila nazazu izar bako gauetan
gida nazazu zure itsasertzera noizbait

Iritsiko naiz
argiak jarraituz
iritsiko naiz berriz saiatuz
noizbait
itzuliko naiz
aurkituko zaitut
begiak itxiz gertu sentituz

Bila nazazu argiontziaz
gidatu nazazu itsasertzera

Iritsiko naiz
argiak jarraituz
iritsiko naiz berriz saiatuz
noizbait
itzuliko naiz
aurkituko zaitut
begiak itxiz gertu sentituz…”

 

Polita benetan…

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s